Behatu + 5 urtetik. Ikasteko beharrezkoak diren trebetasunak
BEHATU + izeneko koaderno sorta berariaz prestatu da haurrek arreta eta oinarrizko beste trebetasun batzuk garatu ditzaten. Trebetasun horiek, itxuraz errazak diruditen arren, oinarrizkoak dira ikaskuntza-prozesua zailtasunik gabe garatzeko. Egileok arreta “ureztatzearekin” azaltzen dugu. Berehalakotasuna, gehiegizko estimulazioa eta kitzikapena ureztatzen badituzu, horiexek dira haziko direnak. Aldiz, sosegua, presente egotea, zereginarekiko ardura eta gustua ureztatzen badituzu… A zer uzta jasoko duzun! Zaintzen dena, hazi egiten da. Lorategi ederretan kolore asko daude, koaderno honetako orrialdeetan bezala. • 5 urtetik hasita (99 urtera arte), koadernoan jarduera dibertigarriak aurkituko dituzu, kontu handiz sortuak eta ondo pasatzera bideratuak. Gainera, aldi berean, honako hauek lortuko ditugu: 1. Arreta, arrazoiketa, trazua, manipulazioa, kontzentrazioa, espazioaren pertzepzioa, erlazioak ezartzea, marrazketa eta zentzu estetikoa sustatzea, besteak beste. 2. Balizko ikaskuntza-zailtasunak prebenitzea. 3. Trebetasun desentrenatuak berreskuratzea eta sasoian jartzea. • Kontua da ahaleginik gabeko ohitura bat sortzea, erakarpen edo gustu hutsezkoa, eta interesa mantentzea egunero jarduera hauei tarte bat eskaintzeko. Horregatik gomendatzen dugu egunean 2 baino gehiago ez egitea. • Gomendatuta dago familia-esparrurako (aisialdirako alternatiba gisa) eta hezkuntza-esparrurako (ikasgelan nahiz oporretan egiteko, edo arreta erregulatzeko premiei erantzuteko). • Ariketa hauek koadernoan zuzenean egiteko prestatuta daude, paperezko formatuak lagundu egiten baitu beste ezein euskarrirekin eskuratzen ez diren trebetasun eta garun-konexio espezifikoak garatzen."
Favorito0
A lista de deseos